Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Etxeko kontuak eta komeriak

2020-11-09


Bakarra da etxe bakoitza; eta hala ere, tankerako trapu zikinak ditugu familia denetan. Begiratuko diegu, umorez, gure eguneroko ika-mika eta xextrei?

 

Neba-arrebarik bai?

Neba-arrebak dituzu ala haur bakarra zara etxean? Eta zure esku balego, zer aukeratuko zenuke?

Egoera bakoitzak baditu bere alde onak eta txarrak!

Entzun dezagun bi haurren arteko elkarrizketa, doinu eder batean: bata alaba bakarra da eta, besteak aldiz, neba-arrebak ditu.

 

 

 

Anaiak bi logelatan banatzeko unea

Ez da gauza bera anai-arrebekin lo egin ala bakarrik egon logelan. Zuk zer duzu nahiago?

Ikus dezagun bi anai hauen arteko eztabaida umoretsua. Orain arte gela berean egin dute lo. Unai Mendiburu deseatzen dago aparteko logela bat izateko; Txaber Altubek, ordea, elkarrekin jarraitzea nahi du.

 

 

 

Gurasoa logelan

Eta zer gertatzen da gurasoa gure logelan sartzen denean? Gure gelako kaosa eta kuxidadea ikusita, zertzuk oihukatzen dituzte gurasoek?

Seguru asko, esaldi igualtsuak entzuten ditugu denok ere, nork gure etxean...

Ikus dezagun hala den! Kopla sorta honetan, etxez-etxe joango gara, logelaz logela. Ikusiko dugu zer-nolako logelak dituzten seme-alaba punkiek, hipsterrek, raperoek, gotikoek, pijoek, bertsolariek. Gurasoa sartuko da bakoitzaren gelan, errietan. Eta ea zer erantzuten dion pertsonaia-mota bakoitzak bere gurasoari!

 

 

Uzteko bakean, aita/ama!

Geroz eta zailagoa da gurasoekin ondo moldatzea, ezta? Ze txapa ematen diguten! Pazientzia galanta behar dugu eurak jasateko!

Ez dakigu zer gertatzen zaien gurasoei, baina sentsible daude... Kostatzen zaie hazten ari garela onartzea.

 

 

 

Baina halere... asko maite zaitut!

Gurasoekin askotan haserratzen gara eta gutxitan esaten diegu maite zaitut. 

Goza dezagun Maddalen Arzallus eta Miren Amurizak euren amei eskainitako sorta ezagun honekin!

*Bideoan emanaldi osoa dago ikusgai. Amei eskainitako sorta 5:50 minututik aurrera dator.

 

 

 

Gure txanda... Egin dezagun bat-batean!

 

Gurasoak

Etxean gurasoekin egunerokoan ditugun xextrei buruz ariko gara, kopletan.

Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Lehen puntua asmatzea gure esku!

 

 

 

 

Etxeko lanak 

Garrantzia handiko lana da etxea garbitzea: etxean goxo eta gustura sentitzen gara horri esker, gaixotasunak saihesten ditugu...

Etxeko-lanak egiten ikastea, gure burua zaintzen ikastea da!

Gure etxean zein ardura daude gure esku?

 

 

 

 

Igandean mendira goaz!

Etxetik irten eta naturaz gozatzea, arnasa sakon hartzea, zein ederra den!

Bizitzeko beharrezkoa dugu hiriko parkeetan, itsas-ertzean, mendian... paseatzea eta naturarekin bat egitea.

Erantzi etxeko zapatilak, jantzi oinetako egokiak eta abia gaitezen!