Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Oharra

BERTSO NEURRIRIK LUZEENA: 9 PUNTUKOA Azpimarratu ditzagun bertso honetako oinak: ea denak aurkitzen ditugun! *Pista bat: 9 puntuko bertsoa da. Beraz, zenbat oin aurkitu beharko ditugu? ZER ESKERTU NAHI ZIEN SENIDEEI? Txapelketako agurra baliatu nahi izan zuen Jonek bere senideei zerbait eskertzeko. Zer eskertu nahi zien? Azpimarratu dezagun bertsoan!

Bertso sorta Sustraiei agurra

  • Bertsolaria(k): Jon Maia
  • Doinua: Gaztalondo handian
Txapeketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra, bere senideei eskertuz. Etorkinak, integrazioa eta euskara.
1.
Ama Extremadura,
aita Zamoratik,
abuela ta abuelo
haien aurretik;
herri hontan sustraitzen
asmatzeagatik,
neuk’e maita dezaket
guztien gainetik.
Euskeraz badakit,
bertsoz darabilkit,
dena zuengatik,
halaxe dagokit,
denek kantatu dute
nere ahotik.