Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

"Amari galdezka" sortako oinak azter ditzagun!

Test ariketa Gaiari lotutako oinak - Amari galdezka

  • Bertsolaria(k): Xabi Paya
  • Doinua: Ai gure antzinako
Gaiari lotutako oinak zein diren identifikatzeko ariketa.

"Amari galdezka" bertso sortan, Xabier Payak hizkuntza TXAMARRArekin konparatzen du, eta ostean BIZIKLETArekin. Eta Payak asmatzen du TXAMARRArekin eta BIZIKLETArekin lotutako OINAK baliatzen bertsoetan.
Ikus dezagun hala den!


EUSKARA = TXAMARRA

-Ama, lar ez ote da
bi jakin beharra?
Aski da bakarra!
-Unai, bihur ezazu
hizkuntza txamarra:
Saihesteko elurra
edo kazkabarra,
bakar bat ez ote da
aukera kaskarra?
Hobe hartzea xira
ta forro polarra.

Zein dira TXAMARRArekin lotura duten oinak?              

EUSKARA = BIZIKLETA

-Ama, ez dut euskaraz
egiten tarteka
kostatzen zait eta!
-Pentsa hizkuntza dela
zure bizikleta:
Astero eman ezik
dozena bat buelta,
gero ta urrunago
izango du meta,
herdoildu egiten baita
ganbaran gordeta.

Zein dira BIZIKLETArekin lotura duten oinak?              

Ariketa
Emaitza: - / 2