2024-06-17
Oporretan gertatzen zaizkigun hamaika egoera bitxiri buruz ariko zaizkigu bertsolariak.
Eta guri, zein pasadizo gertatu izan zaizkigu oporretan?
Ikus ditzagun Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolariak, "Pasa hitza" jolasean.
Adi! Gero guk ere honetantxe jolastuko dugu-eta!
Puntu batean, munduko leku bati buruzko pista emango diete, eta zein leku den asmatu beharko dute. Erreparatu errimari, erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!
Gure txanda! "Pasa hitza"n ariko gara gu ere, munduko herrialdeak asmatzen, A-tik Z-ra.
Ea 5 minutu baino lehen erantzuten ditugun guztiak.
Oraingoan munduko bazter bakoitzari kopla bana eskainiko diogu. Lehen puntua jarriko digute, lurralde bat aipatuz, eta gure erronka bigarren puntua abestea izango da. Horretarako oina ere emango zaigu.
Udaz gozatzeko hamaika plan egin genitzake!
Aukera ezberdinei buruz ariko gara, kopletan edo bertsotan. Horretarako, azken puntua eta 3 oin emango zaizkigu.
Ea irudimenak nora garamatzan!
*"Azken puntua emanda" karta jolasaren bidez ere egin genezake.