Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Rap!

2020-01-11


Rap zaleak al gara? Zer talde ezagutzen ditugu? Antzekotasunak badituzte rapak eta bertsoak; baita ezberdintasunak ere. Erritmoari segi eta jar dezagun hitza mugimenduan!

 

Ikimilikili Klip!

 

Egin dezagun zapping euskal rap taldeen bideoklipetan barna!

 

GlaukomaGure kaiola


 

 

 2zio - Gure barrenetatik // Ni ta zu

 

 

 

La Basu eta Aneguria - Trakamatraka

 

 

Zesura - Euskal Herri tropikala

 

 

Rapa eta bertsoa

 

A zer parea, karakola eta barea!

Tankerakoak dira rapa eta bertsoa; baina antzeko fauna izanagatik, espezie ezberdinetako piztiak dira bertsolariak eta raperoak.

Glaukoma taldeko Juantxo Arakamak azalduko digu zertan bereizten diren bi adierazpideak.

 

 

Bertso Hop!

 

Bertsoa eta raparekin egin izan dira hamaika esperimentu. Ezagutu ditzagun batzuk!

 

Batetikan korrozka...

 

1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañaren arteko ofizio honek lehertu zuen Donostiako belodromoa. Fermin Muguruzak azalduko digu nola bururatu zitzaien bertsoaldi hura "Bertso Hop" bihurtzea Negu Gorriak taldekoei...

 

 

Bertso Hop

 

Bertsolariak eta raperoak oholtzan elkartu izan dira, hip hop baseen gainean inprobisatzeko, nahieran.

Hara hemen Durangoko Azokan (2010) Iñaki Viñaspre, Xabier Silveira, Maisha eta Endika Lahainek eskainitako Bertso Hopa.

 

 

Etxepare Rap - Neskazar bat tentatzen (Txirrita)

 

Imanol Epeldek berrituko dizkigu Txirritaren bertso ezagunak, rap estiloan (Ahotsenea, 49. Durangoko Azokan).

 

 

Geuk ere froga dezakegu!

 

Ausartuko al gara hip hop basea jarri eta inprobisatzera?

Ala bertso sorta ezagun bat hartu, eta rap estilora errezitatzera?

Idatzi ere egin genitzake hitzak.

Hara hemen entzungai, Nafarroako eta Iparraldeko bertso-eskoletako gaztetxoek topaketa batean sortu zutena: AMETSAK.