Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Beste piztiak

2020-11-01


Gizakia ez beste piztiei buruz ariko gara oraingoan. Animalia bat bazina, zein zinateke eta zergatik? Zein piztiaren beldur zara? Etxean ba al duzu maskotarik?

 

Animalien erreinuan

 

Piztia bakoitzak baditu bere bertuteak, bere dohainak, biziraupenerako garatu behar izan dituenak.

Gizakiok asko dugu animaliengandik ikasteko.

Errepara dezagun bakoitzaren abilidadeetan...

 

Piztien bertsoak

Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarritako sorta (1875 Zubieta-1940 Donostia), Eñaut eta Unai Agirrek abestuta. 

 

 

Txepetxa bai Segurola!

Pello Mari Otañok (1857 Zizurkil- 1910 Rosario) miresten zuen txori txiki honek harrapariei ihes egiteko zuen ingenioa.

Sorta eder honetan deskribatu zuen txepetxa!

 

 

Barraskilo lasterketan

Barraskiloak pazientziaren zenn maisu-maistra ditugu. Bidea pooooliki egiten dela gogorarazten digute.

Bertsoaldi honetan, baina, lasterketan jarri dute karakola tropela.

Denbora kontzeptu erlatiboa dela ikusiko dugu...

 

 

 

Jolas dezagun! Hankaluzeak eta hankamotzak igartzen... 

Maskotak

Kopla sorta bat entzungo dugu, Ama begira zazu doinuan. Kopla bakoitzean, hankaluzerik ala hankamotzik baden asmatu beharko dugu. 

 

 

Egin dezagun bertsotan!

 

Animaliak

Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaizkigu. Ea lehen puntua asmatzen dugun!

 

 

Zakurra eta katua, beti xextran

Ofizioka ariko gara, bi pertsonaia jarriz elkarrizketan: zakurra eta katua izango gara.

Horretarako, azken puntua eta oin zerrenda luzea emango zaigu.

Elkarrizketa nola egin nahi dugun, gure esku: esaldi errimatuak sortuz, kopletan, puntuka, bertsotan...

Banaka, binaka ala taldean egin nahi dugu?