2024-01-08
Piztia bakoitzak baditu bere bertuteak, bere dohainak, biziraupenerako garatu behar izan dituenak.
Gizakiok asko dugu animaliengandik ikasteko.
Errepara dezagun bakoitzaren abilidadeetan...
Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarritako sorta (1875 Zubieta-1940 Donostia), Eñaut eta Unai Agirrek abestuta.
Pello Mari Otañok (1857 Zizurkil- 1910 Rosario) miresten zuen txori txiki honek harrapariei ihes egiteko zuen ingenioa.
Sorta eder honetan deskribatu zuen txepetxa!
Barraskiloak pazientziaren zenn maisu-maistra ditugu. Bidea pooooliki egiten dela gogorarazten digute.
Bertsoaldi honetan, baina, lasterketan jarri dute karakola tropela.
Denbora kontzeptu erlatiboa dela ikusiko dugu...
Kopla sorta bat entzungo dugu, Ama begira zazu doinuan. Kopla bakoitzean, hankaluzerik ala hankamotzik baden asmatu beharko dugu.
Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaizkigu. Ea lehen puntua asmatzen dugun!
Ofizioka ariko gara, bi pertsonaia jarriz elkarrizketan: zakurra eta katua izango gara.
Horretarako, azken puntua eta oin zerrenda luzea emango zaigu.
Elkarrizketa nola egin nahi dugun, gure esku: esaldi errimatuak sortuz, kopletan, puntuka, bertsotan...
Banaka, binaka ala taldean egin nahi dugu?