Lagunaren galdera: Zer da isiltasuna? Gure baitan dagoen bideko laguna. Beti hor dago baina ez da ezaguna Jasanezina edo ukendu biguna Beti hor dago baina ez da ezaguna Bakea kendu edo ematen diguna.
2.
Hitzekin ta zarataz nahiz sarri tapatu ihes ibili arren berriro topatu! Bakardadearekin nahi luke elkartu ta gozamenerako biek elkar hartu Bakardadearekin nahi luke elkartu ta nik ikasi nahi dut nolatan gozatu.
3.
Mikrofono aurreko pentsatze garaia ondoen txaloekin apurtzeko nahia. Sormenerako bide, tresna eta gaia entzuleen arretan erritu lasaia. Sormenerako bide, tresna eta gaia hitzaren adiskide hitzaren etsaia.
4.
Opor garaian eta igande goizetan eskoletako gela- jolastokietan a zer isiltasuna bazter guztietan! Naturan presente da kilkerren hotsetan A zer isiltasuna bazter guztietan! Baina arreta daukat makinatxoetan.
5.
Sentimenduetara nahi badut hurbildu eta bake-bakean neure baitan bildu buruko batukada beharko isildu! Pentsamendu-zaratak bake dena hil du Buruko batukada beharko isildu! Eta soinu gabeko mundura amildu.