Zer da zenbaki? Ba zenbatzeko zerbait izango da, tira! 1en hurrengo 2, 2tik 3, 4, 5, 6 ta urrutira… Infinitura hurbildu arren iristen ez den segida. Izenak hala esanagatik oso arruntak ez dira.
2.
Zenbaki berri bat lortzen dugu bi biderkatuta, noski. Adibidez 4, 2 x 2 da 6, 3 aldiz 2, zehazki Denak sortzeko prozedura hau hala ere ez da aski, ze horrela inoiz ez dira lortzen 13 ta 17.
3.
Puzzle bezala ikusten baldin badira zenbaki denak badira batzuk pieza batzuen biderketatik irtenak baina badira batzuk gehiago zatitu ezin direnak: hain zuzen ere pieza horiek dira zenbaki lehenak.
4.
Zenbaki lehenak guk nahi adina daudela dakigun arren ezkutatuta daude hor nonbait edo gu gabiltza herren… denak non dauden asmatu ezinik jada hainbat mendeurren. Pentsa, milioi bat ordaintzen dute berri bat aurkitzearren!
5.
Lehenak non dauden, zer diren bakan ala zenbaki artalde bikoiti oro den bi lehenen batura Goldbach-ek galde… zenbaki_arruntak jartzen ditugu sarri sinpleenen pare baina oraindik misterio pila dago deskubritu gabe!