Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Erleak
Erleak
Bertsolaria(k)
: Eli Pagola
Doinua
: Haizeak bidali du
Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
0.
ERREPIKA
Xomorro kuxkuxero
bat baldin bazara
zatoz, hurbildu zaitez
gure erlauntzara.
1.
Langile, erlamando
eta erregina
erle bakoitzak badu
bere zeregina
polinizatzen egin
arren ahalegina
inork ez gaitu maite
eztia adina.
2.
Lorerik lore hegan
bizitza zoroan
40.000 erle
elkarren ondoan
polena jasotzera
nondik nora joan
komunikatzen dugu
samba erritmoan.
3.
Neguan gosetuko
al garen beldurrez
elkarbanatzen dugu
listua muturrez
ezti bihurtuz nektar
soila zena aurrez
abaraxka guztiak
betetzeko urrez.
4.
Erlezaina jartzean
erlauntzaren aurka
dirudi ilargira
doan astronauta
berarentzat nahi badu
eztiaren mauka
gure ziztada ondo
merezia dauka.
5.
AZKEN ERREPIKA
Baina zakar bazatoz
gure erlauntzara
zu ere ziztatuta
itzuliko zara!