Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Etxea

  • Bertsolaria(k): Uxue Alberdi
  • Doinua: Gure eliz dorreko
Etxe guztiak dira ezberdinak eta bakarrak. Baita bertan bizi den familia bakoitza eta partaide bakoitza ere. Denak ezberdinak badira, zer da etxe bat etxe egiten duena?
1.
Etxeak behar ditu
leihoak mundura
kortinak haizetan ta
iturrian ura.

2.
Etxea da egurra
lurra ta buztina
bihotzak babesteko
propio egina.

3.
Etxeak behar ditu
belarridun hormak
emozioen giltzak
gorputzaren formak.

4.
Etxea bedi hotzak
denaren sutondo
onartzen gaituena
gaizki edo ondo.

5.
Etxeak ez du behar
ateko zakurrik
inork ez dezan izan
sartzeko beldurrik.

6.
Etxeak behar du non
eseri, non etzan
bihar altxako denak
atseden har dezan.

7.
Etxea zain bezate
limoiak, gaztainak
lagunen beroak ta
sukalde usainak.

8.
Etxeak ditu katu
beltzak teilatuan
unibertsoko izar
denekin tratuan.