Euskal mitologiako 10 pertsonaia aurkeztuko dizkigu kopla sorta honek. Bideoan zeinu hizkuntzan ere jarraitzeko aukera dugu.
1.
Euskal herrian zenbat kondaira ta mito? Ez ditugu guztiak hemen ikusiko. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Irudimenak ez bait liguke utziko.
2.
TARTALO giza puska ta begibakarra, jendea izutzea da nahi duen bakarra. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Baina halere ez da hain pertsona txarra.
3.
TRAGANARRU azaltzen bada itsasora berdin du itsasbehera edo itsasgora Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! etxean gelditzea hobe izango da.
4.
SUGAAR sugetzarra haitzulotan bego… Haserre ipintzerik ez dugu espero. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Ekaitza egiten baitu haserretuz gero.
5.
Haize, hodei, ostadar ta modu askotan MARI ikusi izan dute herri hontan. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Bizi ohi dena osin ta kobazulotan.
6.
HERENSUGEARI zer beldur ta ikara! Etxe-abereak jaten ditu gose bada. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Urrun badago hobe da badaezpada.
7.
JENTILA da dagonik ta indartsuena! Mila kiloko harria jaurti dezakeena. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Mendi eta basotan ibili ohi dena.
8.
Ai GALTZAGORRI gorri, txiki ta inurri! Egun osoan dabil korri eta korri. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Ezetz gelditu hankak bihurritxo horri!
9.
Artaldearen lagun ta otsoen etsai, artzainak BASAJAUNA ez du urruti nahi. Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Artzainek maite dute eta guk ere bai.
10.
Ahate hankak dituen emakume lirain. Bere ilea orrazten egongo da orain! Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! LAMIAK erreketan dauzkagu gure zain.
11.
SORGINEN ibilerak zeru ta lurretik, sasien gainetik ta hodeien azpitik! Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! Ez da umore, dantza eta kantu faltik.
12.
Nahiz gure kontakizun hau hemen amaitu eta misterioak txunditzen bazaitu Lararairairai lararairairai Lararailarailarai! irudimenarekin jolasten jarraitu.