Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Nire herrian

  • Bertsolaria(k): Aitor Arrutia, Idoia Anzorandia
Euskaldunak gutxiengoa diren herrietan, euskal hiztunek sentitzen duten "xomorro - berde" sentsazioaz.
1.
Euskara daukat ahoan
niretzat da hain normala,
baina begiratzen naute
estralurtarrei bezala!

2.
Amak eskolan esan dit:
“ondo pasatu laztana!”
Ta kolegek flipatuta:
“Habla euskera tu ama???”

3.
Pentsatzen dute euskara
aprobatuko dudala,
baina ez dut ezer ikasi
gainontzekoek bezala.

4.
Nahiz ta ez izan oso ona
berez egiten bertsoak,
klasean kriston pelota
dit bertsolaritzakoak.

5.
Okindegian “barra bat”
eskatu ta “no te entiendo”
batzuek ez ulertzeko
enpeñatzen dira sendo.

6.
Ta ogia ezin izan
dudanez euskaraz hartu,
goxoki dendan euskaraz
eskatzen ez naiz ausartu.

7.
Dendariak antzeman dit:
“Ez al dakizu euskara?”
Sorpresa hau gozokiak
baino gozoagoa da!

8.
Batzutan pentsatu arren
ez daukadala indarrik
holakotan sentitzen dut
ez nagoela bakarrik!

9.
Gure herrian euskaldun
garenez hainbeste lagun,
ilusioak batu ta
piña bat egin dezagun!