Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Zazpi egunak

  • Bertsolaria(k): Odei Barroso
  • Doinua: Igaran egun batez
Euskara ez da eskola barruko hizkuntza soilik. Aisialdiko ekintzak euskaraz egiteaz.
1.
Astelehenez frontoian
elkartu ohi gira
egiten dugularik
pilota partida.
Jo, utzi, pasa, peto,
gantxo eta tira...
Pilota bera ere
euskaraz ari da!

2.
Musikarekin dugu
asteartez zita.
Han hasten gira DO, RE,
MI, FA, SOL, LA SI-ka
Txalaparta, trikia
edo arrabita...
Euskaraz sortzen dugu
nahi dugun musika.

3.
Asteazkenez goaz
bertso eskolara:
jatsa, kadira, mahaia,
kantua, krakada,
errima, oina, hitza,
doinua, silaba...
Zein desberdinak diren
euskaraz ez bada.

4.
Ostegunak eskulan
tailerrentzat gorde.
Forma, aixtur, irudi,
paper, buztin, ore...
urdin, gorri, berde, gris,
hori, marroi, more...
Hizkuntzak ditu mila
forma ta kolore.

5.
Dantzan elkartzen gara
ostiralarekin.
Fandango, zazpi jauzi
eta arin arin,
pika, ebats, ta jauzi
urrats guziak fin.
Mihiak erraten du
dantza nola egin.

6.
Larunbatak tartea
du futbolerako.
Hartu, pasatu, jaurti,
keinu eta salto.
Nahiz eta egin falta
ta penalti asko
euskara ez da inoiz
egon jokoz kanpo.

7.
Igandeetan gure
zain dago zinema.
Krispeta, freskagarri,
umorea, pena...
Lokartu aitzin azken
ipuina, poema...
Berriz indarrez etor
dadin astelehena!