Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Azalpen testua Euskararen eguna - Kopla komikiak

Haurrei euskaraz hitz egiteko esan eta, gero, helduen artean erdaraz aritu! Halako zenbat egoera bizi izan ditugu? Komikitan 4 pasarte ikusiko ditugu irudikatuta; pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da gure erronka!

 

TESTUINGURUA - "Haurren aurrean, helduok heldu" ekimena

 

Haurren aurrean, helduok heldu. Halaxe dio azaroaren 22tik abenduaren 5era Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako aktibazio ekimenak.

Haurren inguruan dabiltzan helduek, helduen artean euskaraz hitz egin dezaten ohitura aldaketa sustatzea du helburu.

Izan ere, askotan haurrei euskaraz hitz egiteko esaten zaie baina, gero, helduen artean erdaraz aritzen dira berriketan: besteei agindu bai eta norberak bete ez!

Hitz egin dezagun gelan: guk ere halako egoerak bizi izan al ditugu? Norekin eta non?

 

HAS GAITEZEN BERTSOTAN! Kopla komikiak

 

Bertso giroan sartzen hasteko, Aitor Sarriegiren bertsoaldiaz gozatuko dugu. Errepara dezagun gai-jartzaileak zer abiapuntu eman zion eta, esaldiak iradokita, zer egoera irudikatzera iritsi zen Aitor 3 bertsotan!

Ondoren, gure txanda etorriko da: egoera ezberdinak emango zaizkigu komikitan. Gure egitekoa pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da... Prest?

*Komikiak PDFan deskargatu genitzake (orrialde honetan, goian/eskuinean dagoen botoiaz).