Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Abuela Maria Luisa
Abuela Maria Luisa
Bertsolaria(k)
: Jon Maia
Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara. Taldea: Pirritx eta Porrotx.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Geranioa loretan dela, (Bis)
ikastolatik banatorrela
leihoan zain daukat abuela.
2.
Hain da luzia Andaluzia,
han da hizketa berezia,
hangoa du bere grazia!
3.
Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak
Andaluzia eta olibondoen geriza,
maite du trikitixa!
4.
Herritik urrun, bihotzak pena, (Bis)
gaztea zinen, guapa, morena,
hartu zenuenean trena.
5.
Triste heldu arren Euskal Herrira,
zure begiak piztu dira
gure mendiei begira.
6.
Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak
Andaluzia eta olibondoen geriza,
maite du trikitixa!
7.
Irriak diz-diz ezpain ertzean, (Bis)
iloba denok zure etxean
zuri euskaraz kantatzean!
8.
Nahiz ta hizkuntza ez den berdina,
aspaldi duzu lagun mina
gure amona Joxefina.
9.
Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak
Andaluzia eta olibondoen geriza,
maite du trikitixa!
10.
Zure zartagin eta lapiko, (Bis)
zure lur eta zure herriko
usain ta zapore magiko.
11.
Kontu kantari sillan jarrita,
gure etxeko lore polita,
maite zaitugu abuelita!
12.
Eta etorri zenetik maite du gure trikitixa,
Andaluzia eta olibondoen geriza,
Abuela Maria Luisa!