Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Sustraiei agurra

  • Bertsolaria(k): Jon Maia
  • Doinua: Gaztalondo handian
Txapeketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra, bere senideei eskertuz. Etorkinak, integrazioa eta euskara.
1.
Ama Extremadura,
aita Zamoratik,
abuela ta abuelo
haien aurretik;
herri hontan sustraitzen
asmatzeagatik,
neuk’e maita dezaket
guztien gainetik.
Euskeraz badakit,
bertsoz darabilkit,
dena zuengatik,
halaxe dagokit,
denek kantatu dute
nere ahotik.