Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Azalpen testua Zaska! Elkarrizketa lotsagabeak

  • Bertsolaria(k): Oihana Iguaran, Unai Mendizabal
  • Doinua: Ikusi nuanean I
Kopletan hankaluzeak eta hankamotzak zuzentzen ariko gara.

Ahozko zirtoetatik, pasa gaitezen kantura!
Kopletan ariko gara, kantuan errimatzen.

Ama-semeen arteko elkarrizketa lotsagabea ikusiko dugu lehenik, esketxean.

Ondoren, geuk abestuko ditugu kopla horiek, orrialde hauetan dauden bezala: baina oker idatzita daudela jabetuko gara. Kopla bakoitzean akatsak daude eta geuk jarriko diogu konponbidea hankaluzeari edo hankamotzari.
Ez dugu zertan aurrez entzun dugun bezala idatzi: doinua egoki betetzea da
gure erronka.