Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Sagutxo Kaskarina

  • Bertsolaria(k): Oihane Perea
  • Doinua: Gure eliz dorreko, Zelaia ikusi dut
Ipuin klasiko honen amaierak emango digu zer pentsatua eta zertaz hitz egina! Zein da ipuinaren mezua? Emango al diogu beste bukaera bat istorioari?
1.
NARRATZAILEA
Bazen behin sagutxo bat
bakarrik zegona
bikotea nahi zuen
eder eta ona
erratza pasatzean
lurrean txanpona
aurkitu zuen eta
a ze zoriona!

2.
Dendara joan zen gero
lazoa erostera
maitea topatzeko
nolako aukera
kartel bat jarri zuen
ta astebetera
animalia asko
joan zen bere etxera.

3.
SAGUTXO KASKARINA
Kaixo txakur maitea
zuk maite al nauzu?
Eta gaua heltzean
zer egingo duzu?

4.
TXAKURRA
Zaunka egingo dizut
gaua iristean
txakur bat behar duzu
zure aldamenean.

5.
SAGUTXO KASKARINA
Kaixo asto maitea
zuk maite al nauzu?
Eta gaua heltzean
zer egingo duzu?

6.
ASTOA
Arrantza egingo dizut
gaua iristean
asto bat behar duzu
zure aldamenean.

7.
SAGUTXO KASKARINA
Kaixo kilker maitea
zuk maite al nauzu?
Eta gaua heltzean
zer egingo duzu?

8.
KILKERRA
Nik abestuko dizut
gaua iristean
kilker bat behar duzu
zure aldamenean.

9.
SAGUTXO KASKARINA
Kaixo katu maitea
zuk maite al nauzu?
Eta gaua heltzean
zer egingo duzu?

10.
KATUA
Isilik egongo naiz
gaua iristean
katu bat behar duzu
zure aldamenean.

11.
NARRATZAILEA
Katua baino hoberik
ezin zen espero
ez zuen zaratarik
egingo gauero!
Ezkondu ziren biak
muxu eman bero
baina jan nahi zuela
ohartu zen gero.

12.
Sagutxoentzako da
mezu hau izatez
zuen burua maita
zazue mesedez
bikotea hautatu
buruz ta bihotzez
baina kontuz ibiliā€¦
katua inoiz ez!!