Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Iruditu zitzaidan

  • Bertsolaria(k): Maddalen Arzallus
  • Doinua: Solozabalen gaia
Kopla herrikoietan "Ikusi nuenean…" abestu izan dugu, orain arte. Baina ikusi soilik ez: entzun, usaindu, ukitu eta dastatu ere egin genezake, bost zentzumenen bidez!
1.
Ikusi nuenean
zure ipurdia
iruditu zitzaidan
Kongito erdia.

2.
Aditu nuenean
nik zure puzkarra
iruditu zitzaidan
bonba nuklearra.

3.
Laztandu nuenean
zure hankazpia
iruditu zitzaidan
fregona bustia.

4.
Ukitu nuenean
nik zure zilborra
iruditu zitzaidan
Everest tontorra.

5.
Usaindu nuenean
zure besapea
iruditu zitzaidan
sumo-konbatea.

6.
Dastatu nuenean
nik zure mingaina
iruditu zitzaidan
txuleta bikaina.

7.
Sumatu nuenean
zure begirada
iruditu zitzaidan
zaldi-ostikada.

8.
Sentitu dudanean
nik zure bihotza
zergatik gorritu naiz?
Zergatik naiz lotsa?