Nor den Mari Domingi galdezka hastea gelan izan daiteke bazterrak nahastea; zer da amona xaharra, heldua, gaztea? Edota Olentzerok duen emaztea? Hauxe da etiketak soinean janztea... Oro gainetik izan dadila askea!
2.
Duela lau mendeko janzkera zabala: orkatiletaraino doan amantala, unikornio gisa zapia daukala, guztia estalita mami ta azala... Baina zure baitan ez bazen sortu hala, irudika ezazu nahi duzun bezala.
3.
Iraultzaile nekagaitz edo alfer nagi, lagunen lagun edo mihi salatari, oinezko eskeleto edo tripa handi... Aintzat hartuko ditu mimo ta eskari bertso postal bat egin zaiozu opari ta utzi hegan egiten irudimenari.