Gure proiektuan parte hartzen duten Bilboko ikastetxe guztien artean sortutako abestia! Eskerrik asko ikastetxeei, Bilboko Udalari eta irakasle zein ikasle guztioi!
1.
Bilbon bizi gara ta gora Euskal Herria, gure sinbolo onena da txantxangorria.
2.
Bertsoak egitean zer nolako poza, burua argi eta mingaina zorrotza.
3.
Etorkizunerako bidea eskola, gozatu gabe zuek ez egon inola.
4.
Kantari ari gara Bilboko lagunak, alaiagoak dira horrela egunak.
5.
LELOA
Guk asko maite dugu Bilboko hizkuntza, mingaina dantzatuta mugitu gorputza.
Etxean eta eskolan ikasita hazi, euskaraz hitz egiten Bilbok irabazi!
6.
Zeru gainetik hegan Ari dira usoak Egunero ikusiz Bilboko auzoak.
7.
Puppi gure txakurra bertsoen zalea, euskaraz gau ta egun alaitzen kalea.
8.
Aintzinako hizkuntza da gure euskara, kalean mintzatzeko ez izan ikara.
9.
LELOA
Guk asko maite dugu Bilboko hizkuntza, mingaina dantzatuta mugitu gorputza.
Etxean eta eskolan ikasita hazi, euskaraz hitz egiten Bilbok irabazi!