Gure herriko ipuin zaharrek eman zioten dotea Eguberria iragartzeko tripa haundi arlotea makillajean egin diogu operazio fuertea kondaira aski mehetua dakar baina zakua betea.
2.
Eguberria ta kontsumoa uztartu dira elkarri telebistako haurren ordutan konturatzen gara sarri, Olentzerori esan diote gure enpresara etorri Eguberria guk saltzen dugu ta zuk aurpegia jarri.
3.
Gaztainak, sua ta ardagaia sutondoan atzenduta Eguberrien sinbologia horra eguneratuta koloretako kaja txiki bat zinta batean bilduta berri onaren mezularia “zorionak” jartzen du ta.
4.
Publizitatez gainezka jarriz haurraren gogoa bete amona, osaba, izeba, ama dendako eskaparate, denen artean biltzen ditugu dozena terdi pakete oparirikan ez dakarrenak haurrik ez ote du maite.
5.
Olentzeroren bisita ez da haur guztien ondasuna askok eskulan oso merkean xahutzen dute eguna, munduko beste puntan daukazu jostailugile laguna beste haur batek egingo zuen zuk apurtuko duzuna.
6.
Gauzak kostata sortzen direla ikasiz nahi ditut hezi lortzea asko kosta izanak egiten ditu berezi, zerutik behera oraindik ez da elurra besterik jauzi baina ezin da eskatu eta ezin da dendan erosi.