Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Euskararekin gu elkarrekin!

  • Bertsolaria(k): Unai Ormaetxea Zenikazelaia
Unai Ormaetxeak eta Mikel Inunek sortutako kantua, "No woman no cry" kopla doinuaz.
1.
Nola beste behin, gure txoria
erdi gatibu dagoen
eskerrak gure ahotan beti
habia izango duen

2.
Ohitura, klixe, errazkeriak
beldurrak, minak, kredoakā€¦
hegan ikusi nahi baduzue
zuek zarete hegoak

3.
Ze berezia, hain bereizia
piraten altxor guduan
handiagoa egiten nauen
ezer ez dago munduan

4.
Gure hizkuntza, gure hezkuntza
gure euskara maitea
gure enigma, gure magia
gure superboterea

5.
Ez maitatzea nahiko gaitz bada
egitea da txertoa
gehiago eta gehiagorekin
gehiagotan jartzekoa