Aupa ikasle lagun, naiz azalorea barazki osasungarri eta dotorea. Nire mina eduki dut barruan gordea, gaur zuri kontatzeko prest nago ordea.
2.
Baserritarrak mimoz hazia soroan. Gero erremolkean eskolara eroan. Patatekin nahasia lapiko beroan, nire drama hasten da ikasleen ondoan.
3.
Platerean jarrita sarri entzun dut nik “Buagh! Hau nazka...” oihuka dioen lagunik. Hori dionarentzat badut erantzunik: Probatu gabe ez esan gustuko ez nauzunik!
4.
Jantokira heltzean hamaika mespretxu, zeuk ere zenbat irain, txantxa eta kexu Begietatik jaten ohituta zaude zu, paketean banengo jango nindukezu.
5.
Badira ni dastatu nauten lagun batzuk eta denek diote “Ba nik gustuko dut!” Akaso hori egin behar zenuke zuk. Bihar bazkalorduan itxarongo dizut.