Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Txikitin parian

  • Bertsolaria(k): Eñaut Uruburu
  • Doinua: Soldadu sartu nintzan
Irakasle baten egun arrunt bat. Ikasgelako gorabeherak.
1.
Ikasgelara sartu
ta hasten dut lana
kopla bidez azaldu txikitin parian baina
ai nahi dizuedana.

2.
Txirrinak jo ta dator
ikasle tropela
motxilak arrastaka… txikitin parian baina
ai hau ordu motela!

3.
Jesarri direnean
hurbildu zait Miren:
“larri nago ta utzi txikitin parian baina
ai komunera joaten”.

4.
Judith heldu da hogei
minutu berandu.
Mikelek ezkutuan txikitin parian baina
ai gaileta bat jan du.

5.
Azaltzen nabilela
gaiko teoria
Hassanek ebaki du txikitin parian baina
ai atzamar lodia.

6.
Arkatza zorroztera
altxatu da Ibon,
ea Martak horrela txikitin parian baina
ai begiratzen dion.

7.
Teoria praktikan
lantzen hasi gara
ta aulkitik atzerantz txikitin parian baina
ai jausi da Enara.

8.
Galdetu dudanean
dena ulertzen den
Olaiak ez du jakin txikitin parian baina
ai ze orritan gauden.

9.
Arbelean idazten
hasi naizenean
hegazkin batek jo nau txikitin parian baina
ai ipurdi gainean.

10.
Buelta eman dut eta
Jon Ander urduri,
eskuak mahaipean, txikitin parian baina
ai koadernoa zuri.

11.
Hauxe da panorama
goiz ta arratsaldez
gaur ere irtengo dut txikitin parian baina
ai hemendik tatarrez.

12.
Bihar itzuliko naiz
ikasle artera
jolasten ikasteko txikitin parian baina
ai haiekin batera.