Ama begira zazu doinua hartu eta saiatuko al gara Eiffel dorrea deskribatzen, lagunek marraztu dezaten?
Hemen aurkituko ditugu koplak egiteko bi oinak!
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek, irudi bat deskribatuko dute, puntuka. Eta horixe marrazten saiatuko dira Asisko Urmeneta eta Marko Armspach komikigileak.
Ikustagun hemen!
Bertsoaldi honetan, berriz, Amets Arzallus arkeologoa izango da. Ekaingo leizean dago, marrazkiak interpretatzen. Maialen Lujanbio da irudi haiek egin zituen margolariaren arima. Arkeologoaren interpretazioak ez datoz bat, margolariak egin nahi izan zuenarekin.
"Amildegia" ipuina kontatuko digu Ixabel Agirresarobek, "Mattin" marrazkigileak iruditara eraman bitartean.
Iturria: Berria Aretoa.