Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ama begira zazu'19 bertsioa

  • Bertsolaria(k): Iñaki Gurrutxaga, Eneko Beretxinaga
  • Doinua: Ama begira zazu
"Ama begira zazu leihotik kalera..." kopla ezagunek, gaur abestuta, zer berri diote? Hara Iñaki Gurrutxagaren bertsio ganberroa, Eneko Beretxinagaren ahotsaz.
1.
Ama begira zazu
leihotik plazara
baimenik gabe inor
atera al da ba?

2.
Plaza ikus nezake
langilez beterik
baina ez dago nire
moduko besterik!

3.
Irten gabe etxean
gaude neskatilak,
asper-asper eginda
txokoan mutilak.

4.
Ta metroan jendea
aurrera, atzera,
orain alde batera
ondoren bestera.

5.
Giroa ilundu da,
gezurra ari du:
birus honek bizitza
izorratu digu.

6.
Neukan pazientzi pixka
bukatu da jada,
berandu izan baino lehen
irtengo al gara?