Zaldi pintto bat dauka | ||
ikaragarria | ||
pekak, galtzerdiak ta | ||
mototsa gorria | ||
Nor da? | ||
Mendian ardiekin | ||
pozik ta saltoka | ||
aitonaren etxean | ||
gustura dago ta | ||
Nor da? | ||
Beretzat idoloa | ||
da Ultraeroia | ||
amak atera dio | ||
buruan txintxoia | ||
Nor da? | ||
Nobita maitemindu | ||
egin da berekin | ||
abenturatan dabil | ||
Doraemonekin | ||
Nor da? | ||
Etxe xelebrea du | ||
piƱa itxasoan | ||
itsas-izar arroxa | ||
bat dauka ondoan | ||
Nor da? | ||
Esploratzaile honek | ||
hartu du motxila | ||
linternarekin doa | ||
abentura bila | ||
Nor da? | ||
Zentral nuklearrean | ||
jaten du donutsa | ||
tripan zerbeza dauka | ||
buruan zerrautsa | ||
Nor da? | ||
Elkarren ahizpak dira | ||
talde hirukoitza | ||
euren atzetik dabiltz | ||
sorgina ta ontza | ||
Nor dira? | ||
Londresen nabarmena | ||
da bere autoa | ||
traje marroiarekin | ||
dabilen tontoa | ||
Nor da? | ||
Zeruan dabil hegan | ||
ta galtzontzilotan | ||
gaiztoekin borrokan | ||
ari da askotan | ||
Nor da? | ||
Dragoi bolaren bila | ||
pizten du radarra | ||
motoan ibiltzen den | ||
ile-urdin makarra | ||
Nor da? | ||
Umetan bizikletan | ||
ta galtza motxetan | ||
txikia, baina eskasa | ||
ez zen bertsotan | ||
Nor da? |