Hara zer jolasetan jarri zituzten bertsolariak, bikoteka. Barre galantak egin zituzten behintzat... Ikus dezagun bertsolarien lehiaketa eta gero geuk jolastuko dugu!
Bertsolariek jolas bera egin zuten beste saio honetan ere, baina hirukoteka. Hirugarren kidearen lana hauxe zen: berriz ere Habanera botatzen saiatzea, kideek esandako ahalik eta hitz gehien gogora ekarriz. Ikus ditzagun!
Orain geure txanda... Jolas dezagun!
Bideo labur honek azalduko digu nola jolas dezakegun.
Gogoratu!
Doinu bat hartu.
Gai bat adostu: herriak, pertsona izenak, koloreak, janariak, animaliak...
Eta hasi bertsotan! Adi: hankaluzerik eta hankamotzik EZ. Erabili genitzake "eta", "edo", "ala" hitzak.