Etxean hamaika gauza gustagarri egin ditzakegu... irudimenari jarraitu besterik ez dugu! Asier Alcedok eta Iholdi Beristainek ez dute aspertzeko tarterik behintzat.
1.
Birusaren aurretik estresa errege ingelesa, gitarra pilotari trebe ordutegi estua eskolaren mende denborarik ez nuen aspertzeko ere.
2.
Hartzak neguan legez leizean gordeta minutu bat ordu bi ez al da tarteka? Honek alde ona du jartzazu arreta aspertzeak sormena pizten digu eta.
3.
Komuneko papera amaitu ez zedin tona bat erosi du aitak, ta zer egin? Bi tutuak elkartu begiei eragin prismatiko bitxiak sortu ditut arin.
4.
Fijatu naiz Ametsen lepoko zapian gogoratu naiz lehengo indioen tipian kanpamendu bat egin nezake agian nire neurriko mundu bat oihal azpian.
5.
Hurbildu naiz apurka balkoiko atera landareak daudela sorpresa hauxe da! Noa etxeko denei ohartaraztera: "Nire esku loreak hemendik aurrera".
6.
Hosto lehorrak moztu garbitu ostean erle bat polen bila loreen artean ta lurra ez al dago ur garbi eskean? Ekosistematxo bat lorontzi batean.
7.
Bi arrautza ta irina osagai merkeak gurin, esne apur bat nahi du azukreak ez du kalte egiten noizbehinka jateak hamaiketako ona baitira krepeak.
8.
Bertsoa bota diet watsapa bitarte lagunek erantzuna jaso zain naukate. "Itxaron bost minutu" hau esan didate nire kopla hobetzen nahiko lan daukate.
9.
“Irudimena”, lagun zuri eskerrik asko buruari bueltaka ez gabiltza txarto jarraituz emandako zenbait idei, gako baietz kalean egon konturatzerako.