Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Leihotik udaberriari
Leihotik udaberriari
Bertsolaria(k)
: Maddalen Arzallus
Jar gaitezen leihotik begira... ikusten al duzue udaberria?
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Denbora asko daramat
nire balkoitik begira
eta azken egunetan
zerbait aldatzen ari da.
2.
Atzo zenbatu nituen
haritz zaharraren orriak
ta gaur goizean ikusi
dizkiot kimu berriak!
3.
Gure etxepeko aldaxkek
dituztenetik loreak
kaleek dauzkate nire
marrazkien koloreak!
4.
Txolarreak, amilotxak,
txepetxak, txantxangorriak...
Txorrotxioka dabiltza
teilatuetan txoriak!
5.
Bederatzi hilabetez
egon da isilik mutu
eta gaur lehenengo aldiz
leihotik entzun dut « KUKU »!
6.
Hala ere bada zerbait
pixkat kezkatzen nauena
airean dantzan ikusi
dezakedala polena...
7.
Atzo eguna igaro
nuen doministikuka
sudurretik ura eta
bi begiak gorrituta!
8.
Orain arte egon dira
beldar barruan gordeta
eta gaur buru gainean
pausatu zait tximeleta!
9.
Bi besoak zabalduta
pinpilinpauxek bezala
nik ere amestuko dut
hegan egiten dudala!
10.
Etxean egonagatik
gaur atera zait irria
leihotik ere polita
delako udaberria!