Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Txakurkume bati

  • Bertsolaria(k): Gillermo Albizu
  • Doinua: Urzo xuri pollit bat A
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen.
1.
Txakur bat galdu zaigu
izena du “Lagun”
beran bilaka nabil
ni gau eta egun
aztarrenikan ezin
atera det inun
ez dakit hura gabe
zer egingo degun.

2.
Bildurturikan egin
lezaken kalteaz
lotuta edukitzen
genuen kateaz.
Ahal zenik ondoena
sabela beteaz,
ez geunden asperturik
jaten emateaz.

3.
Mutur zabala, nabar
beso-hankak gorrik
isatsa kendua ta
moztuak belarrik
narruzko jantzi beltza
bi begiak argik
letaginak okerrak
ditu ezaugarrik.

4.
Zortzi egun baditu
etxetik galduta
honezkero jarri da
goseak ahulduta
beretzat jaso dunak
zarpatik helduta
mesedez ekartzala
jabea baduta.