Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Pasaiako plazatik

  • Bertsolaria(k): Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"
  • Doinua: Pasaiako plazatik I-A
Juan Frantzisko Xenpelarren sorta ezaguna. Karaokearen egilea: Antton Jauregi.
1.
Pasaiako plazatik
dator notiziya:
zezen bat atera da
jeniyoz biziya;
kantatutzera nua
bistan ikusiya,
konsolatzeko triste
daguen guziya.

2.
Santiago eguna
Pasaian siñale,
allegatu eztanak
egin beza galde;
asiyeran jendia
zezenaren alde,
azkenian etziran
arrimatu-zale.

3.
Lendabizi plazari
eman diyo jira,
ate baten ondora
joan da ensegida;
al duenak igesi,
bestiak erida,
obia dalakuan
engañatu dira.

4.
Torilletik atera
zuten lendabizi,
bei zar bat giyariya
bandera ta guzi;
arrapatzen zuena
purrakatzen asi,
azkenian plazatik
kanpora igesi.

5.
Gure Pasaia betí
sonatua dago,
errepiñ gabe ezta
urte bat igaro;
urrenguan jarriko
dituztela nago
barrerak estu edo
zezena aundiyago.

6.
Torillo-bazterreko
barrera tartian
zezena pasatu da
kolera batian;
plazatikan kanpuan
zeudenak pakian,
erdiyak purrakatu
ditu anka-pian.

7.
Batek txapela falta,
bestiak txaketa,
lurrian zilipurdi
negar eta buelta;
biria libratzeko
non zeguen beta?
Zezena sartu zaie
kala baioneta.

8.
Iru komerziante
plazatik kanpuan,
fosforo ta barkillo,
labaña tratuan;
pareta egon arren
amar oñ altuan,
panparroi juanak dira
putzura saltuan.

9.
Oriek orrela ta
geiago ere bai,
lurrian zilipurdi
egin dute lasai;
ezkon-berriyak eta
zenbat dama-galai,
zezenaren mendean
etzuten jarri nai.

10.
Zezenak laja ditu
lau lagun elbarri,
gañerako erida
jendiak elkarri;
batzuek anka-pian,
al zuenak korri,
urrenguan obe da
segurutik jarri.

11.
Deskuidokua zuten
aurtengo okerra,
etzaie suertatu
ganadu alferra;
orra Pasaiarentzat
onra bat ederra:
zezenak jokatu du
puñalean gerra.

12.
Bi adar badaukazki
bere konturako,
puñal oberik ezta
orren bururako;
jolas-bidia jarri
digu kanturako,
gañera jendiaren
eskarmenturako.

13.
Plazatik atera ta
gaztelura arte
bide zakarra dago
bastante aparte;
begiyak erne zeuzkan,
belarriyak tente,
esan nuen ote zan
lengo Almirante.

14.
Saiatu naiagatik
ori umiltzera,
igual sartuko zan
legoia iltzera;
egiyak esan gabe
ez nua ixiltzera:
arrokara joan zaie
lanpernak biltzera.

15.
Arrokatik putzura
sartu da igeri,
burua besterikan
etzuen ageri;
bakerua begira
bere zezenari,
eserita jan ditu
libra ta erdi ogi.

*Bertso sortaren iturria: Xenpelar eta bere ingurua (Antonio Zavala, Auspoa).

*Karaokearen egilea: Antton Jauregi.