Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Familia blues

  • Bertsolaria(k): Maialen Lujanbio
Taldea: Igelaren banda. Familiako pertsonaiak aurkezten ditu, estereotipoak ekarriz. Blues estilora abestuta.
1.
Etxekoandrea da nire ama,
lan egiten du gogotik,
eskerrik asko entzun ez duna
ezkondu zen egunetik
etxekoandrea da nire ama
ezkondu zen egunetik

2.
Aitak peoian konplejua du
sakona ta nabarmena,
etxe barnean agindu nahi du
kanpoan ezin duena
aitak peoian konplejua du
kanpoan ezin duena

3.
Burmuinik ez dun anai bat badut,
fisikoki nahiko guapo,
lehengo astean fitxatu zuten
ETB-ko azafato
burmuinik ez dun anai bat badut
ETB-ko azafato

4.
Frantziskanoa da nire osaba
aritzen da baratzian
kriston puzkerra irteten zaio
atxurrakin makurtzian
frantziskanoa da nire osaba
atxurrakin makurtzian

5.
Nik sosik ez dut ta ibiltzen naiz
borondatea eskatuz
bizitzeko lain ateratzen dut
kajoietan arakatuz
nik sosik ez dut ta ibiltzen naiz
kajoietan arakatuz