Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Nork egin du gure galde?

  • Bertsolaria(k): Iñaki Eizmendi "Basarri"
  • Doinua: Aurten mudantza berria
Gerra bukatuta, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela Basarri, harrapatu egin zuten eta langile batailoietan sartu, esklabo lanetan. Leku askotan izan zen lan behartuan, tartean, Aiako Harrian, Aritxulegiko bidea egiten. Han bizitakoak sorta honetan jaso zituen. Kantatzearen indarrez asko zabalduko ziren bertsook, gerora. *Bideoan Gorka eta Eider Zabaletak abestua.
1.
Nork egin du gure galde?
Aiako Arritan gaude,
baña beti bezin trebe...
lanean gogoz aritzen gera
soldatarik jaso gabe,
berreun nagusi badaude
gure artaldean jabe...
Guk umore ona alare!

2.
Otz-aldi eta goseak
ta barau egun luzeak
guk baditugu paseak;
gorputzari on egiten nunbait!
gallur ontako aizeak,
nola baigeran gazteak,
sano dauzkagu esteak,
ez egonarren beteak.

3.
Goizean ekin lanari,
egunsentian pozgarri,
txoriak guziak kantari;
eziñ atera gentzake orain
iñoiz adinbat izardi,
erdietan gaude geldi,
al degunean exeri...
zertan nekatu geiegi?

4.
Oiartzungo neskatillak,
muxu-gorri biribillak,
izan zaitezte abillak;
zertan maitatzen dituzute
kaleko ume zirtzillak,
Aitxulei'n daude trankillak
saltzeko dauden opillak,
pare gabeko mutillak.

Gaiari buruzko informazioa, hemen.

*Transkripzioaren iturria: Euskal Kantutegia (Eusko Ikaskuntza).