Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Errotariek beti irin lapur fama

  • Bertsolaria(k): Manuel Lujanbio "Txirrita", "Pello Errota", Juan Jose Alkain "Udarregi"
Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
1.
Txirritak
Pellok egin omen du
lenguan Pazkuaz,
batzuak esan eta
bestiak aztuaz;
inpernuko ondarretan
dantzan dabil Judas,
bere konpañiyakin
biboliña juaz,
nik ez dizut lagunduko,
nai badezu zuaz.

2.
Udarregik
Bost alper mantentze'izkik
errotako trankak,
zakuari kenduaz
erredoblen lakak;
ik jazte'itukenian
diabruan prakak,
inpernuko atetan
a zer mutur-jokak!
Pello, ixtillu gorrik
ikusteko dauzkak.

3.
Pello Errotak
Laka kontu oieri
nai det erakutsi:
lengo lege zarrian
aneako zortzi;
gañerakuak berriz
jabiari utzi,
Pellok ez du zakuan
pixurikan jetxi,
zerua nai dubenak
lapurreta gutxi.

*Bertsoen iturria: Pello Errota (Antonio Zavala, Auspoa).