Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Astoa errekan pasa ezinik

  • Bertsolaria(k): "Pello Errota", Miel Anton Elizegi
  • Doinua: Lili bat ikusi dut I, Urzo xuri pollit bat A
Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
1.
Pello Errotak
Komeriya polit bat
igaro zait neri,
astoa ezin pasa
errekan igari;
aitak esaten dio
bere semiari:
Motell, kontu egiyok
ere anaiari.

2.
Miel Antonek
Semiak errespuesta
emango du trebe,
gaztia izanarren
ajolikan gabe;
etxian bizi eta
ez nekin batere
bedorrek zituanik
orrenbeste seme.

*Bertsoen iturria: Pello Errotaren itzala (Antonio Zavala, Auspoa).