Erantzun kolpe galantak entzun nahi? Zaldibiko "Artxanberri" artista horretan. Eñaut Agirrek kontatu eta abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Lazkao Txikik, Artxanberri ehiztaria dela-eta...
Zu beti izan zara gizon kriminala: animaliak hiltzen Jaunak egin ahala
2.
Artxanberriren erantzuna
Jainkoak ere badu nik aina delitu, nik bizirik utziak Berak hiltzen ditu.
3.
Goiburuk "memoriz eta bihotzez oraindik gazte zaude zu" esanda, Artxanberriren erantzuna
moteil guk ere garai batean sasoi ederra baginun hura joan huen ta ez zeukagu kontsuelorikan inun len bigun ziren guztiak gogor ta gogor zirenak bigun hara zartzeak zertarainoko bentaja ekarri digun