Lazkao Txikik bere seaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Nere seaska oraindik ere gordea daukat goguan, neronek ere zail da esaten zenbat maitatutzen nuan. Bere gaiñean ibiltzen niñun txoritxo baten moduan, karga aundirik ez nuen eta aitxa jasotzen ninduan.
2.
Ta seaskari zail da esaten merezita daukan dana, bera da nere lendabiziko neskame orde izana. Aurra nintzala une goxo ta amets ederrak emana, biotz-biotzez maitatzen dedan nere bigarrengo ama.
3.
Ara ta onuntz astindutzen zan, otsa jotzen zuen kun-kun, aingerutxo bat banintz bezela gordetzen niñuen txukun. Amak ertzetik kantatzen zuen, gero seaskak erantzun, gaur nik dakidan euskera ere zuk erakutsi zidazun.