Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ameriketatik bueltan etxeko oheari

  • Bertsolaria(k): Joxe Bernardo Otaño "Baria", Eñaut Agirre, Pello Mari Otaño
Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Pedro Mari
Osaba, baldin ez badaduka
eiteko aundiyen bat or,
gizon bat dago berorren galdez,
ate-ondoraño betor.
Berorrek ondo dakiyena da
agintzen dana dala zor:
bera jaio zan oiaren billa
illoba oraintxe dator.

2.
Jose Bernardo
Nere illoba, esaten dizut
ongi etorri zerala;
jaiotako oia jantziko dizut
gusto aundiz bereala,
erropa zuri ederrenakin
parpallak darizkiola,
sinistapena izan dezazun
biyotzez nai dizudala.

3.
Pedro Mari
Esperatutzen nuan bezela
egin nau errezibitu:
gizon on baten sentimentuak
zeñek bedorrek baditu.
Mesede asko egin izan dit
denak esango banitu;
bañan memori sinple askotan
ezin litezke kabitu.

4.
Jose Bernardo
Eskerrik asko esaten dizut
aitormen ori dalako;
orregatikan gure etxian
ezer etzaizu faltako;
edari onak izango dira,
aukera, berriz, jateko;
zure aitzekin biyok ederki
tripak ditugu beteko».

*Bertsoen iturria: Pedro Maria Otaño Bertso guziak, Auspoa.