Anerentzako matematika da asperduraren ikur lagun onekin egiten dira klaseko orduak labur baina esamin batek dauka gaur bere emaitzaren beldur nahiko bat lortu eta geratu da ez zeru eta ez lur.
2.
Irakasleak abiatu du aholkuen tramitea: “hobe duzue oraintxe bertan liburuei ekitea”. Raquelek azkar erantzun dio: “komeni da jakitea: ura joanda alferrik dela urtegia egitea”.
3.
Ta bihar beste azterketa bat ondo dakite oroitzez garaiz prestatu ez duten hoiek konpondu nahia otoitzez … aste osoan ikasi ez dena ezin da ikasi goizez ardi galdua atzematen da, aldi galdua inoiz ez.
4.
Nasimek dena ikasi zuen ta lasai egin du barre baina Raulek nahiko lan du ta begiratzen du hasarre baina badaki bakarrik egin beharko diola aurre bakoitzak egin behar diola bere astoari arre.
5.
Mireni beti kosta zaizkio hainbat aditz euskerako eta Judithek bere ondotik esan du iristerako: “astarrak baietz umea egin hik hori ikasterako!”. “Inor jakinda ez da jaiotzen” erantzun du, hasterako.
6.
Ikerrek lana bukatzerako beste sei dauzka ileran irakasleak “mugitu hadi” dio presatien eran. Bere amonak dioen gisan azaldu dio primeran: “azkar ta ondo egiten dula bakarrik usoak hegan”
7.
Irakasleen ordutegiak ez izan arren malguak errepideko kola batean geratuz gero salduak ikasleentzat festa bat dira klaseko ordu galduak katua falta den etxeetan dantzan dabiltza saguak.
8.
Jolasgaraian haserretuta barkamen bila onbera ordu erdia pasatu dute egiterako hobera; gelarakoan atera dute biek ondorio bera: esku-garbitzen aritu baino ez zikintzea hobe da.
9.
Gutxi ikasi duen pertsona beti jakintsu omen ba, guk jakin-minez osatzen dugu gure galderen zerrenda. Lagunartean urratzen dugu erantzunen bila xenda azkenerako eskolan ere ikusia ikasten da.
ESAERA ZAHARRAK ETA ESAMOLDEAK
Zerrenda honetan ageri direnak baliatu ditu Oihana Iguaranek. Ea aurkitzen ditugun bertsoetan!
1-Lagun onekin, orenak labur 2-Ez zerurako eta ez lurrerako 3-Alferrik da ura joanda gero presa egitea 4-Ardi galdua atzeman liteke, aldi galdua aldiz ez 5-Bakoitzak bere astoari arre 6-Astarrak umea egingo din/k, hik hori egiterako!
7-Inor ez da jakinda jaiotzen 8-Azkar eta ondo, usoak hegan 9-Katua falta, saguak dantza 10-Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe! 11-Gutxi ikasia, beti jakintsu 12-Zer ikusi, hura ikasi.