Urumea ibaiak askotan egiten du gainez... Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Ezkurran sortu eta bidea badaki: Goizuetan barrena sartzen da aurki. Donostiraino doa, luzea izaki. Ibai edo errio zuek erabaki. Harrien tapaki ta zentralen jaki. Moztu ta ebaki mila adabaki. Aurten makina bat ur badaramaki.
2.
Urumea dijoa neurritik irtenda azken astetakoak nola zerrenda? Inguruko ur denak irentsi ta benga! Aldeginda hor dabil handi egin zen da. Bidea ta xenda garaje ta denda maite ditun prenda; guk nola defenda! Atea ireki gabe bera sartzen da.
3.
Karabelgo zubitik jarri naiz begira –ez dakizuenontzat hau Hernani da–. Errioa hor dator karga eta tira futbol zelaian sartu rugbykoan jira. Beste alderdira antzeko dizdira txikitik handira aldatu da di-da baratzeak arrozal bihurtu dira.
4.
Urumea ibaiak baditu bi parte diferenteak nola hau eta Marte. Zikuñagaz goikoa jotzen det aparte baina behera ditu hamaika aldarte. Gure estandarte Donosti bitarte ia etxe tarte batean dakarte... Zuzen joaten da baina aspertu arte.
5.
Arkitekto, sailburu tekniko, apaizik arrastoan sartzeko ez da kapazik. Urak ez du ezagutzen regla ta konpasik, bide berririk edo milagro errazik. Ez dauka jolasik ez dauka arnasik ez du egin kasik ez dakien gauzik lehen kendutakoa eskatu baizik.