Hilda bezala lotan nengoen eta naute iratzarri euskaldun jende jatorrarentzat izan nadin alaigarri lehen hitz hutsetan zegon bertsoa orain egin da marrazki egia baizik ez dut esango hiru gehi lau ez da zazpi.
2.
Artzai bizkorren sorlekua da Euskal Herriko Amezketa bizkorrenetan neu bizkorrena ate guztien krisketa handiki eta petralen aurka hartzen dut beti kasketa makilarikan onena ditut bertsoa eta hizketa.
3.
Buru ederra ez nekatzeko pauso txikiko bi zango hala ere inon festarik bada ez naiz azkena izango aurrea hartu nahi badidazu nekatuko zara frango birigarrorik berritxuena Amezketako Fernando.