Gaia: Hamaika eta hamabi urteko neba-arrebak zarie. Azaroko zubian ez zinien oporretan kanpora joan. Badakizue zuen gelakide asko nonbaiten egon direla. Peio, eskolara bidean, Nereak opor egunen gaineko egia ez kontetea proposatu deutsu. // Bat-bateko saioa.
Peio Ormazabal
Diru aldetik ez dugu besteen nibela zure plana Nerea horren da itzela! Imagina dezagun txikitan bezela espaziontzi handi bat dugula logela eta izarretatik ibili garela.
2.
Nerea Ibarzabal
Hori ezin da sinestu baina Benidor bai! Esan ahal dugu plaian egon garela alai, flotador urdin eta arrainaren usai ze oporren marrazki bat egin behar bada, ai, nik gure etxeko sala ez dut marraztu nahi.
3.
Peio Ormazabal
Zure etxeko sala zer zabiz esaten? Irudikatu gu geu toki eder baten, plaiara ez garenez sekula joaten besteek nahi dutena pentsatu dezaten, niri garenak ez dit lotsarik ematen.
4.
Nerea Ibarzabal
Etxetik ez gara irten oso aspalditik ta zoriontsu gara hori ondo dakit, baina guaiak ere izan gaitezke oraindik eta egia esateak lotsa ematen dit, besteak zoriontsuago iruditzen zaizkit.
5.
Peio Ormazabal
Guztia da itxura inor ez da salbu jendeak zer eiten dau nahi dauena saldu, bitartean munduak bueltaka dihardu gazte izan nahi dugun umeak gara gu, ta bidaia onenak buruan dauzkagu.
6.
Nerea Ibarzabal
Beti zuk antza gogor ematen dizu, ño! Egirik nik ez dut nahi helduta honaino, opor onik ez dugu eduki gaurdaino esan daigun zapaldu dugula ehun laino, nahiago gezurti izan pobre izan baino.