Erritmo bizian ari dira aldaketak ematen gure gizartean. Sare sozialei esker komunikazioa erraztu da, baina aurrez aurreko harremanak urritzea ere ekar lezake...
1.
Gizartea herritik doa hirira gertuko harremanei jarriz begira (bis): orain etxe-ko zenbat biziko dira?
2.
Sutondoko kontuek bazuten txispa aiton-amonak lehen maixu ta maixtra (bis) orain irakaslea da telebista.
3.
Arbasoek pilatu zuten jakintza belaunaldi hauetan galduz gabiltza (bis) globalizazioak hartu du giltza.
4.
Teknologia puntan dago jo ta su zertarako daukazun esan ezazu (bis) nori erakutsia ez badaukazu.
5.
Nortasun gabe dabil sarri pertsona denon ametsa omen da zoriona… (bis) inor gabea al da bizitza ona?
6.
Bakarrik sentitzea denez gogorra pentsatu lagungarri den mugikorra (bis) luze egin liteke bide zidorra.
7.
Ondoan duzunean zure laguna ahaztu lehena ta etorkizuna (bis) oso garrantzitsua da maitasuna!
8.
Lortzeko ez da izan beharrik mago bihotz ta begiradak zainduz gehiago (bis) orain aukera zure eskutan dago!