Bilintxek hara zer bertso sorta zuzendu zion Joxe Mari kale-garbitzaileari. Zaldia gurdiari tiraka zuela aritzen zen kale garbitzen, eta nonbait ez zion tratu onik ematen animaliari: goseak zeukan, dena azal eta hezur.
1.
Orra sei bertso kale garbitzalleari, zeña bere izenez dan Joxe Mari; erreza lezazkike iru abe mari, indarra etortzeko zaldi zuriyari; animali ori urriki zait neri, falta du ugari egoteko guri; kartoiakiñ egiña dala diruri.
2.
Goizero biar diyo eraso lanari, zikiñak bildu arte erri danari; berriz ere obeto bizi ez danari nabarbenduko zaizka ezurrak ugari; ez naiz txantxaz ari, eta, Joxe Mari, zaldi gaxuari nai aña janari eman zaiozu, jartzen ote dan lori.
3.
Dago eskeletuen itxura arturik, diña jan ezak daka orla galdurik; nola ez da egongo oso argaldurik, irukitzen badute askotan baraurik? Zaldiya orri nik ez det esperorik ezer ikusterik ezurrak besterik; ez du beintzat izango odol-kolperik.
4.
Lana sobra du baña janariya falta, urrikigarriya da dakarren planta; gaxuak ez lezake luzaro aguanta, flakiyarekiñ eziñ mugitu du anka; pentsu gutxi jan ta kalian jiraka, gaizki bizi da ta indarrik ez daka; eziñ karriatu du karro bat kraka.
5.
Munduban ez liteke zaldirik arkitu, dubenik orrek aña pena sufritu; biyotzik gogorrena lezake kupitu, ez du zartzera txarra gaxuak atxitu; pausua nagitu, eziñ da mugitu, gutxiyenaz ditu zazpi espiritu, bestela bizirikan eziñ segitu.
6.
Gizarajuaz danak pena ar zazute, baldiñ biyotz biguñak badituzute; asi zan egunetik eta oraiñ arte, serbitzuba egiñ du erriyan bastante; igande ta aste, jaiarekiñ naste, makiña bat urte pasa dizkitzute; oraiñ erretirua merezi luke.
7.
ZALDIAREN ERIOTZA
Indarra zekan arte zikiña karraio eragiten zioten makiña bat saio. Bañan miñez jarri da, indarra juan zaio! Nekearen pagua balaz eman zaio!
8.
OBIZDEA
Azkenak emen daude zaldi argal baten, zeñak ez zuen iñoiz pentsu on bat jaten; gelditu zaizkan mami puskak eramaten, beliak lan askorik apenas daukaten.
R.I.P. Amen
Iturria: "Bilintx. Bertsoak eta bizitza". Antonio Zavala