Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau.
1.
Gure etxean laurentzako gaur sei sardiña, bañan ez dute egin partizio berdiña, guri bana ta berak jan digute biña, zergatikan ez partitu bana ta erdiña?