Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Neork ez zuen espero

  • Bertsolaria(k): Sustrai Colina
  • Doinua: ETAren su-etenetik
Gaia: Neork ez zuen espero. Baina lortu egin duzu. // Bat-bateko saioa.
1.
Hamazazpi urte ditut
ia ia egin naiz handi
hortzetako aparatua
eta agnea ugari,
sudurpean hiru bizar
agertzen zaizkit nabari...
Horrelaxe jaio nintzen
ta bota kulpak amari!
Lagunak trufaka dauzkat
beti adar-jotzen ari:
“lakuko zisne itsusia”
deitzen zidaten aspaldi...
Ta gaur muxu eman diot
klaseko ederrenari.

2.
Hileak baneramatzan
bere atzetik zer-suma
nahiz zaila diren elkartzen
larrosa eta asuna.
Amaia oso jatorra,
ederra bezain txukuna,
bilakatu dut maitea
nere printzesa kuttuna.
Berak berezkoa dauka
halako edertasuna
eta nik hori ezean
bada, naturaltasuna.
Gure amak arrazoi zuen:
itsua da maitasuna!

3.
Berai esker bihotz forman
ikusten nuen arbela
beregana zijoazen
konpasa ta erregela.
Muxu bat eman ta utzi nau
emozioz mela-mela
bukatu da rekreoa
ta hau da sentipen itzela!
Pasilloan hortxe noa
nere zain dut ikasgela
han sartu naiz toreroa
zezen-plazara bezela
nere inbiritan daudenak
izorratu daitezela!

Txapelketa Nagusia 2013, Maule.