Askotan esan izandu dute gizon ikastun argiyak nola piztiyak izan litezken gure erakuslariyak; erlia da bat aipatzen dana ¡ai ! zer lan arigarriyak jartzen dituzten gure aurrian onek eta txingurriyak txepetxak berriz erakusten du ainbeste nola aik biyak.
2.
Euskal lurreko txoriyetan dan txikitxuena da bera gaztain kolore bakarrekua nai bada ez da ederra begi argiyak, buru txanpala, moko tentia aurrera, gorputza motza ankak laburrak saltokako ibillera, salapartako egalariya eta kantari ergela.
3.
Txotx batek aisa jasoko luke nola karga gutxi duan bañan gustatzen zayo jartzia adar sendoxiaguan amildu arren ez leike galdu dakiyelako eguan bañan arkitzen baldin bada ere burnizko aldamiyuan iru lau aldiz xanpatutzen du seguru ote daguan.
4.
Uda berriyan lendabiziko kabiya txepetxarena azaldutzen da ta ezaguna goroldiyozkoa dena. Arbol gerriyan, untza tartian du lekurik maitiena ta gizon askok ikusitzian irispirian daguena esan oi dute zer konpiantza txori txar orrek duena.
5.
Ta edozeñek esan lezake berari begiratzian arretarikan ez daukala egin leyoken kaltian ez iduriyan ark kabiyari beste zulua atzian egiten diyo andik joateko aurrekua tapatzian erakutsiaz pentsa zagula nola atera sartzian.